Pasatu eta irakurri

Liburudendatik eman bira bat, begiratu, galdetu  eta etxera liburu on batekin joan

INFORMAZIO GEHIAGO

Ezagutu Gaitzazu

Jende arrunta garela esan dezakegu, duela hamar urte pasatxo gure ametsa zen ideia martxan jartzea erabaki zuen jendea, hots, Liburu-denda zabaltzea. 

IKUSI +

Zer Eskaintzen Dizugu

Web orrialde hau eskaintzen diogu liburuak non eta nola erosi behar diren hausnartzeko..

IKUSI +

Zerbitzuak

Liburu-denda zabaltzeko erabakia hartu genuenetik, berau, ekintza sozialak eta kulturalak egiteko gunea izango zela oso argi genuen, hau da, toki bizia.

IKUSI +

Ongi etorri

 


Garaiak ziztu bizian aldatzen dira, eta nolako abiaduran gainera! Nahiz eta horrela izan, egun, ireki genuen garai hartan gustatzen zitzaigun gauza bera gustatzen zaigu, hau da, liburu-dendatik buelta bat eman dezazula, begirada bat bota dezazula, gugana etorri eta zure kezkak galde ditzazula eta etxera liburu bat eraman dezazula,
Internet bera garai honetako “asmakizun”-a izanik, irakurketa sustatzeko erreminta izan daitekeela pentsatu dugu.
 
Web orrialde hau, gurean ditugun liburu salduenak, gustukoenak eta liburu-dendan egiten ditugun ekintzak aurkitzeko parada da.
Honetaz gain eta gugana jo nahi baduzu, goialdean aurki dezakezun menuan “Kontaktua” atalaren bidez egin dezakezu.

 


 

Zalantzak dituzu?

JAR ZAITEZ KONTAKTUAN GUREKIN, - ATSEGIN HANDIZ ERANTZUNGO ZAITUGU.

KONTAKTA GAITZAZU