¿Nortzuk gara?

Jende arrunta garela esan dezakegu, duela hamar urte pasatxo gure ametsa zen ideia martxan jartzea erabaki zuen jendea, hots, Liburu-denda zabaltzea. Ordurarte Liburu-denda batekin genuen erlazioa beste edonork izan zezakeena zen, hau da, bertara hurbiltzen ginen begiratzera, nobedadeak ikustera, beste nonbaiten aurkitzen ez genituen liburuekin gozatzera eta behin hauek aurkituta, baten bat aukeratu eta erostera.

 

Liburu salmenta beste edozein artikulu balitz bezala saltzen duen jendearen kontrako ikuspuntua duen jendea gara. Liburua gozatzeko momentua liburu-dendako atetik sartzen garenetik hasten dela uste dugu. Inongo presarik gabe joan behar dugu, lasaitasunez begiratzen eta behar denean galdetuz eta aholkuak jasoz. Guzti hau posible izateko, Liburu-denda toki goxoa behar du izan, jendeak goxotasun berdina behar du izan eta saltzen duenaz jakitun izanda.

 

Liburu-denden etorkizuna kolokan dagoela diote etengabe, baina egun, nork dauka haren lan-postua ziurtaturik? Urtez urte goaz orainaldian etorkizunean baino gehiago pentsatuz, eta hau naiz ta lan handia suposatu, zorioneko senti arazten gaitu gogokoen dugun lanarekin bizitzeko aukera ematen baitugu. Eta hau, egungo egoera ikusita, egundoko luxua da.